XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Albiste laburrak

Nekazari lurrak ureztatzea garrantzi aundia duela ikusirik, Naparroa'n bost urtegi egiteko erabakia artu da.

Amar urteren buruan, iya 20.000 ektarea lur ureztatuko lirake eta epe luzera 60.000 ektarea.

Irati ibaiko urekin, Itoiz'ko urtegia beteko da.

Arga ibaikoarekin, Arraiz'koa Ega ibaikoarekin, Oteiza'koa, Aragoi'koarekin, Bardenetakoa ta Ebro'koarekin El Val'koa.

Ortaz gain, Yesa'ko urtegia zabaldu ta aunditzeko asmotan dira.

Gutxitan gertatzen dana, Tafalla'n gertatu da.

Bertako iru erritarrek egun berean beren lenengo Meza eman dute.

Ara emen beren izenak: Joaquin Martiarena Lorente, Javier Ignacio Sola Ibañez eta Javier Ecai Armendarik.

Bi Javier'ek 30 eta 32 urte dituzte eta Joaquin'ek 40, ez dira-ba ume-umetik zer egiten zuten jakin gabe artara jarritakoak.

Elizkizun ontara erri osoa ta inguruetako apaizak lagunak e.a. agertu ziran.

Zirarda Goigotzaiak zuzendu ta Aita Santuaren bedeinkapen berezia ere izan zuten.

Zorionak, iru apaizoi eta Tafalla erriari!

Aranguren'go Gongora'n egin nai dan zabortegiak naiko zailtasun ba-ditu.

Adibidez, ara emen azken egunetako berriak.

Erri-elkarteak eta Aranguren'go udalaren arteko izketaldiak puskatu egin dira: erri-elkartekoek Gongora'ko zabortegia irikitzea erabakitzen dute; zabor-biltzea, gaiez berezita egingo da, eta azkenik, Naparroa'ko Gobernuak Gongora'ko zabortegia irikitzeko baimena ematen du.

Ortik aurrerakoak zuek esan.

San Fermiñetako Iruña'ko jai-egitarauan, Riau-Riau'rik ez da agertzen.

Aurreko urtetan izan diran ixkanbillak dirala ta, erabat kentzea erabaki da, naiz eta alderdi politiko geienen ordezkarien iritziz, gordetzen alegindu bear da.

Joan dan ikastaro ontan, Naparroa'ko Unibersidadean 171 lagunek beren ikasketak bukatu dituzte.

Sendagilleak ugarienak, 48.

Sevilla'ko Expo'n, Naparroa'ren eguna ospatuz gaur 250 dantzari, abeslari, dultzainero, txistulari eta abarrek jai berezia eta alaia ospatuko dute.

Bertara, bi milla napar agertzekoak dira.

Gregorio Monreal naparra, Eusko Ikaskuntzako lendakari izendatu dute.

Erakunde au, Eusko Jaurlaritza, Naparroa'ko Gobernua, ta lau Aldundien laguntza eta babesarekin lanean ari da.

Iruña'tik Donosti'rako autobian Naparro aldean egin bear diran teknika-aldaketa guztiak, politikoek ez baita teknikalariek erabakiko dute.

Ingurunea zaitzeko, Naparroa'k 1.577 milloi pezta kastatuko ditu aurrekontuan agertzen zan baiño 483 milloi pezta geiago.

Urtero Madril'en ematen diran kultura gaietako urrezko domiñetan amarretik bi, naparrentzat izan dira: Alfredo Landa ta Rafael Moneo'rentzat. Zorionak!

Taekwondo kirolean Europa'ko txapeldun, Gabriel Esparza naparra izan da.

Berri-emaille